Cover Photo

FreeCAD

Zure 3D modelizatzaile parametrikoa

Screenshot 1

Nahi duzuna eraikitzeko askatasuna

FreeCAD kode irekiko 3D modelizatzaile parametrikoa da, edozeintamainako bizitza errealeko objektuak diseinatzeko berariaz sortu dena. Modelizatze parametrikoari esker, zure diseinuak erraz molda ditzakezu zure ereduen historian atzera eginez eta haren parametroak aldatuz.

Screenshot 7

Sortu 3D 2Dtik abiatuta eta alderantziz

FreeCADekin geometria-murrizketak dituzten 2D formak zirriborratu daitezke eta beste objektu batzuk eraikitzeko oinarri modura erabili daitezke. Hainbat osagai ditu kotak egokitzeko edo diseinu-xehetasunak erauzteko 3D ereduetatik, kalitate handikoak diren eta ekoizpenerako prest dauden marrazkiak sortzeko.

Screenshot 3

Atzigarria, zalua eta integratua

FreeCAD plataforma anitzetarako (Windows, Mac eta Linux) software pertsonalizagarria eta hedagarria da. Fitxategi-formatu ireki anitz irakurtzen eta idazten ditu, esaterako STEP, IGES, STL, SVG, DXF, OBJ, IFC eta beste hainbat, fitxategi horiek zure lan-fluxuan arazorik gabe integratzeko.

Screenshot 8

Zure premiak betetzeko diseinatua

FreeCAD erabilera mota askotarako dago prestatuta, besteak beste produktuen diseinurako, ingeniaritza mekanikorako eta arkitekturarako. Afizio gisa baduzu zein programatzailea bazara, edo CAD erabiltzaile aurreratua, ikaslea edo irakaslea, etxean bezala sentituko zara FreeCADekin.

Screenshot 5

Eta ezaugarri bikain gehiago

FreeCADek behar dituzun tresnak eskaintzen dizkizu. Finite Element Analysis (FEA) tresna modernoak, CFD esperimentala, BIM dedikatua, Geodata edo CAM/CNC lan-mahaiak, erroboten mugimenduak aztertzea ahalbidetzen duen errobot-simulazioko modulua eta beste hainbat eginbide ditu. FreeCAD benetan erabilera anitzetarako tresna da.

Ezagutu gehiago
Screenshot 6

FreeCAD aplikazioa eraikitzen lagundu nahi duzu?

FreeCAD benetako kode irekiko proiektua da eta akatsak zuzentzen lagundu nahi baduzu, eginbide berriak programatu nahi badituzu edo dokumentazioa hobetu nahi baduzu, egin bat gurekin eta komunitate osoari onura ekarriko dion software hau sortzen jarraituko dugu.

Parte hartu